XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ulises eta lamiak Itsasoko lamiei beldur handia zieten lehengo gizonek.

Itsasoko mamutzar haiek, arrantzaleak engainatu eta beren ontzien jabe egiten bait ziren.

Itsasoaren zehar bideiatzen zuten lainoz inguraturiko ugarte flotante batzutan.

Ontzi bat inguratzen zitzaienean arpa jotzen eta kantari hasten ziren.

Konturatu orduko, ugartearen kontra egiten zuten topo eta ontziak ondoratuz itsasoak iresten zituen.

Ulises hamar urtetan ibili zen itsasoan Itakaren bila.

Behin, urrutian, ugarte bat ikusi zuen.

- Goazen ugartera - esan zien bere marinelei.

Ugartera inguratzen zirela ixiltasun handi egin zen.

- Atzera!- esan zuten marinelek - Lamien ugartea da! Goazen hemendik!.